Eneko Añorga elkarrizketa
Aritz sound sistem-ekin solasean:
Kanpotarrak euskal herrira datozenean gehien azpimarratzen duten ezaugarrietako bat hemengo giroa izan ohi da. Badirudi beti gaudela parranda gosez eta dena ematen dugula juerga bat aurkezten den bakoitzean.
Baina gogoak edukitzea ez da nahikoa giro atsegin bat sortzeko, beste faktore batzuk parte hartzen baidute. Garai batean, kontzetuak, erromeriak eta bertsolariak izan ohi ziren jendea erakarri eta animatzen zutena. Gaur egun badaude beste batzuk aurrekoez gain, festa grina pizten digutenak, Dj-ak eta Sound sistemak, adibidez.
Hauetako batekin elkartu gara solasalditxo bat edukitzeko asmoz, Aritz sound sistem hernaniarra. Bere furgonetan trastoak sartu eta Euskal Herriko txozna, taberna,gaztetxe eta beste hainbat txoko animatu izan ditu bere musikaren uhinekin. Hortxe ba elkarrizketa.
1- Dj ezdakize, Dj ezdakinor eta zu Aritz sound sistem, zergaitik eta zein da desberdintasuna?
Aritz: Beno, sound sistem gustatzen zaidalako, izen horrek eta Dj arena ez zaidalako inoiz gustatu. Disk Jokey musika konkretu batekin erlazionatu izan da. Orain igual ez, baina bere garaian bakailuarekin, musika elektroniko komertzialenarekin, diskoteka kutreetako musikarekin, udarako arrakastak eta karibe mix eta holakoekin. Ta niri hori ez zait inoiz gustatu, ez musika estilo hori ez musika horren inguruan zegoen giroa.
Horregaitik aproposagoa ikusten nuen sound sistem, lotura gehiago duelako nik egiten dudanarekin, nik jartzen deten musikarekin, musika beltza deitzen diodana. Horretaz asko hitzegin daiteke, zer den musika beltza ta hori dena. Sound Sistem hitza bera ez zait gehiegi gustatzen, pronuntziazioa...oso anglosajoia delako, baina gustatzen zaidana da duen esanahia, zentzua, dantzaleku mugikorrareana dela.

Literalki soinu sistema edo soinu ekipoa esan nahi du, baina jamaikarrak beste zentzu bat ematendiote. Askotan kontatu det historio hau baina laburpen modura,bajamaikarrak festak antolatzen dituzte gehienbat kalean, auzoetan,eguraldiagaitik ta, han ezdaudelako hemen bezela, orain igual bai baina sound sistemak sortu ziren garaian 70. hamarkadan ba, han etzeuden hemengo dantzaleku taberna edo hantzekoak ta gendea kalean elkartzen, zen beti musikaran inguruan eta bandak garestiak zirenez ba festak soinu ekipoekin antolatzen zituzten kalean diskoak ipintzen. Gero sortu zen beraiek diskjokey DJ deitzen diotena ez duela hemengoarekin zerikusirik, animatzailea edo toaster-a, pertsona bat mikrofonoa hartzen zuena eta gendea animatzen zuena dantzatzera edo letra batzuk inprobisatzen zituen jendea parrez hasteko, edo politikoki kaña sartzeko, mezu batzuk zabaltzeko.

Eta hori da oinarrian sound sistem bat. Ta neri beti gustatu izan zait horita ahalegindu naiz hori egiten euskal herrian, ez dela erraza, etahorregaitik soinu ekipo bat eskura daukat, furgoneta bat ta hola ibiltzengea euskal herriko txoko guztietatik, gure gustoko musika zabaltzen, ta... beno ez naiz gehiago luzatuko bestela...
2- Noiz hasi zinen Sound sistem modura, eta zerk bultzatu zintuen?
Beno ba hasi nintzan orain dela hamar urte edo gehiago, ez dakit 92 edo 93an Molotoff irratiko txoznan. Txozna giroa izan da Euskal Herrian azken 20 urtetan musika estilo bakarrakoa, rocka edo euskal musika tradizionala, gehienbat euskal rocka. Ni molotoff irratian urte piloa daramat saio musikal bat egiten, musika beltza jartzen eta ikusten nun herriko festak iristen zirela eta beste musikak bakarrik zeudela txoznetan eta ni agobiatua, jaja, eta beti kaña sartzen beste musikak jartzeko eta irratiko txoznan musika jartzen hasi nintzan.

Molotoff Irratiko txosnaren giro aparta :-)
Jendeari gustatzen zitzaion ta ni oso ondo pasatzen nun ta hortik aurrea hasi zian deitzen lagunak, ezagunak etabar. Hasieran tarteka zen, noizbeinka eta denborarekin astebururoko zerbait bihurtu da. Ta zeatik ba beno ikusten nuelako behar bat nere gustoko musika zabaltzeko, Euskal Herrian ez zegoela aukera asko musika hori entzuteko eta neri bezela musika hori gustatzen zaigunoi ez geneukala aukera asko. Ikusten nun musika jartzen nuenean jendeari asko gustazen zitzaiola, ta horregaitik igual militantzi puntu bat izan du istoria honek eta badauka oraindikan.

Orain agian gehiago baino orain dela zortzi urte ez zegoen aukera entzuteko musika mota hori ez bazenuen bilatzen. Tabernetan,irratitan ez inun ez zenuen aurkitzen, ta festetan eta horrela gutxiago.
3- Euskal Herrian aurrekaririk ez zuen Selektah kolektiboa proiektuan parte hartu dezu, zenbateaino eta nola sortu zen?
Beno ba ni Selektah kolektiboko kide sortzailea edo naiz. Ni hasi nintzan musika jartzen hemen hernanin san juanetan, gero tabernetan, ta Harri ezagutu nun, Daddy Jeff, Hernaniko lagun baten bidez, nola rap-a egiten zinta musika egiten ari zan ordenagailuakin eta. Ba beno ni proposatu nion kontzertuak ematea irratiko txosnan.
Bera Zigor ezagutzen zun (DZ),elkarrekin gauzak egin nahi zituzten eta gonbidatu nitun irratiko txoznara eta han eman zuten lehenetariko kontzertua. Terrible-terrible, oso baldintza txarretan zentzu guztietan, baina izan zen lehenengo kontaktu bat ta hortik aurrera harreman oso ona sortu zen gure artean.
/DaddyDZ-Hendaiaetxea04.jpg)
Zigor eta Arri, Daddy Jeff maketa erakusten.
Lagun handiak egin ginan eta neri musika jartzeko deitzen zidatenian ba, komentatzen nien lagun batzuk nituela rap-a iten zutenak, eta hola hasi ginan gauzak elkarrekin egiten.
/Deba-Daltontaberna02.jpg)
Daddy Jeff, Aritz eta Zigor DZ, Dalton tabernako emanaldi historikoan :-)
Gero nik Entzun aldizkarian idazten nun, gaur egun baita ere, eta DaddyJeff eta Zigor-i buruz artikulu bat in nun kontaktu batekin eta iruñako Wankak deitu zigun, bera ere rap musika egiten zuela. Gero Zigor-en anaia Jon animatu zen. Hasiera batean nei deitzen ziatenian hauei esaten nien eta etorri iten zian. Alako batean ikusi gendun izen bat jartzeko behar bat, guk denoi osatzen gendunari. Ta Ordiziko festa baten poteatzen ari ginela izena asmatu gendun. Ikusten gendunez ez ginela talde bat zeren bakoitza bere aldetik bere gauzak egiten zituen, ba kolektiboa izatea proposatu nien.. Ta izena ba selektah, harremana daukala sound sistem-ekin, zeren selektah edo selektorea musika aukeratzen duena da sound sistemetan.

Festa aurretik indarrak hartzen. Ezkerretik: Molte Mc, DZ, lagun bat, Kurando Roots Seeker, Aritz, Daddy Jeff eta Juan Kosmik/Kaltta sound.
Hauek maketak eta grabatzen hasi zirenean , ba ni harremana neukan esan ozenki-koekin eta interesa erakutsi zuten diska bat ateratzeko. Eta horrela atera zen Selektah kolektiboaren lehen diska. Diska ta gero ba kontzertu pila izan genitun, eta gero ba bigarren diska eta beste kontzertu pila, eta orain hirugarrena laister, espero det.

Mantangorri gehigarrian ateratako komikia :-)
Ni disketan ez det parte hartzen nik musika ez dedalako egiten. Ez daukat pazientzarik ordenagiluarekin musika egiteko. Lehen esan dudan bezala bakoitza bere aldetik gauzak egiten dituenez ba ezinezkoa zen denak batera selektah kolektibo modura kontzertuak egiteko eta horren beharrez edo sortu zen selektah sound sistem, bertan ba batzutan beste jendea etortzen da gurekin, ba Odei perkusiotan edo Raul, ta batzutan Mikel.
/ARGAZKI%20AUKERATUAK/Kamio-SelektahSS.jpg)
Selektah Sound Systema Pasaiako jaietan (Kamio tabernak antolatuta). Molte Mc, DZ, Aritz eta Daddy Jeff.
Seletah sound sistem deitu diogu festa egiteko modu honi, ez dela Selektah kolektiboa baina da bertako jendea beste batzuekin batera sound sistem egiten.
4- Musika ipintzen ibiltzeaz gaiz musika denda daukazu, nola sortu zitzaizun ideia ta nola gauzatu zendun?
Beno musika jartzeaz aparte denda da nere bizioa. Adikzio bezala kontsidera dezaket. 98-an Egin irratian nengon, kazetaritzako ikasketak orduan bukatzen nitun, ta Garzon-ek egunkaria eta irratia itxi zitun, ta ni izan nintzen gende askoren artean kalean geratu zena. Beste egunkari bat sortuko zela ikusten zen, Gara izan zena eta gende asko hara joan zen, baina irratia ikusten zan ez zegoela aukera berriz martxan jartzeko. Ordun lanik gabe negon eta ikasketak amaitu berriekin. Bidegurutze batean nengon,ea, Ze egin behar det orain?

Daddy Jeff, Zigor DZ eta Aritz Gheto diskak dendan. Tolosako inauteri jaien barruan, txosna gunean emanaldia eskeini aurretik prestatzen :-)
Urte asko neraman gogo batekin, musika denda bat edukitzea, hori delako benetan gustatzen zitzaidana, musika. Ta horrela ireki nuen Ghetto diskak, Anarekin batera,, iadanik sei urte hemen. Horretaz aparte beti ibili naiz irratian, Molotoff-en 89 edo 90-etik saio musikalak egiten, Astigarragako irrintzin ere ibili izan naiz bi urtetan, euskadi irratian ere kolaboratu izan det nobedadeak eta holakoak aurkezten, "siestarik ez", "uda giro", eta azkena "ipurtargia".
Horretaz aparte, Entzun aldizkarian idazten det orain dela urte asko, gazte txulo-n ere. Lehen Egunkarian eta orain Berrian ere tarteka eta matrakan.
Horretaz aparte liburu bat idatzi nuen Bob Marley-en biografia zena teorian txalaparta argitaletxearekin. Bob Marley-en bizitzaz eta batez ere bere inguruan zeukanaz, ba reggae-a eta musika beltzari buruz doa.
Hortxe nere Curriculum musikala edo. . Diska baten promozioa ere egin izan det, "Basque planet"diskoarena adibidez.
Gero ere joan izan naiz ikastetxetara, Jon eta Zigorrekin musikari buruz hitzegitea eta holakoak

Bilboko Zorroza ikastetxean tailerra eskeintzen.
5-Zer da bizitza hau pertsonalki ekarri dizuna?
Zer eman dit? ba gustora bizitzeko aukera, neri gustatzen zaidana egiten bizitzeko aukera. Horrekin neurri batetan behintzat zoriontsu izatea lortu det. Gustatuko litzaidake ekonomikoki lasaiago ibiltzea adibidez, baina hori ez da garrantzitsuena.
Nahiago det astean zehar gustora esnatu eta gustoko gauzak egin. Egiten dudana ez dut lana kontsideratzen zentzu negatiboan eta hori gaur egun, pribilegio bat da. Ez dakit noiz arte. Ez dakit zer egingo dedan etorkizunean baina seguru musikarekin erlazionatuta dagoela.
Molotoff txosna do(k)torearen terapiak :-) (Marrazkia: Mikel Barreiro)
6-Lerro batzuk nahi duzuna esateko.
Jendea animatzea, ez ditzala belarriak itxi, musika guztiak entzundaitezkela, musika guztiek daukatela bere balorea. Inportantea dela apreziatzen eta entzuten jakin eta gero ba erabaki gustatzen zaizun edo ez, zeren badago gende asko musika bat kritikatzen edo baztertzen duela ezagutu gabe. Asko galtzen da horrela.
Ba hori, gozatzeko musikarekin. Gozatu eta ikasi zeren musikarekin ikasi daiteke. Zenbat eta gehiago sakondu musiketan gehiago apreziatzen dituzu eta gauzak ikasi eta gehiago zabaltzen zera, hori da musikako baloreetako bat. Ez da bakarrik musika sortzen dizun sentzazio hori, mezu bat daukatela eta atzean badagoela mundu bat, eta beste kulturak ezagutzeko bide bat dela. Oso aberasgarria da musika.
Auxe ba Aritz sound sistemekin edukiriko solasaldia.

OHARRA: Elkarrizketa hau Enekok 2004. urte inguruan egin zidan eta berak idatzi bezala jarri degu webean.
Eskerrik asko Eneko eta Añorgako jende jator guztiari :-)